Beste hizkuntzak:

Brasilen sustraitzeari ekin dio Preconcretok

26/04/2011

Itatiban (Sao Paulo) kokatzeko instalazioak atontzen ari da Preconcreto. Azkenean, 23.000 m2-ko eremua hautatu du Preconcretok, bertan 2.000 m2-ko azalera izango duen lantegia kokatzeko. Aurrez moldatutako hormigoizko piezak fabrikatuko dira Itatibako lantegian.

Lehenengo fasean hilean gehienez 6.000 m² hormigoizko panel manufakturatzea da asmoa eta epe laburrera hilean, 12.000 m² . Lantegi hori 2011ko ekainean egongo da erabiltzeko moduan.

Cintranaval-Defcarekin sinatu du akordioa Prenavalek

26/04/2011

Cintranaval-Defcarekin sinatu du kontratua. Cintranaval-Defcar euskal enpresaren ingeniaritzako produktuak Brasilen esklusiban merkaturatzeko akordioa sinatu du Prenavalek. Akordio horren bitartez, ingeniaritza-saila sustatu nahi da, plan estrategikoaren helburuak (ingeniaritza taldeko oinarrizko euskarri bilakatzea) lortzeko lehen urrats moduan.