


Prenaval S.L.
Juan Antonio Diez Montes enpresako fundatzaileak sortu zuen, 1997ko abenduan, eta hasieratik, itsasontzien sektorean lanean aritu da, altzairua ekoizten eta blokeak eta ekipamendua muntatzen ( eskotilan, Ro-Ro arrapalak, car deck-ak, azpiegitura handiak, blokeak, pontoiak, arrantza-ontziak, etab.) Azken urteotan, enpresak bere jarduera-eremua zabaldu du: eraikuntza zibila, galdaragintza astuna, energia berriztagarriak eta zerbitzuak.
Helburuak aurrera eramateko, gure enpresak ondo prestatutako lantaldea eta punta-puntako baliabide teknikoak ditu, eta bezeroen beharretara egokituz aritzen gara beti.
Brasilen sustraitzeari ekin dio Preconcretok
26/04/2011Itatiban (Sao Paulo) kokatzeko instalazioak atontzen ari da Preconcreto. Azkenean, 23.000 m2-ko eremua hautatu du Preconcretok, bertan 2.000 m2-ko azalera izango duen lantegia kokatzeko. Aurrez moldatutako hormigoizko piezak fabrikatuko dira Itatibako lantegian. Lehenengo fasean hilean gehienez 6.000 m² hormigoizko panel…
Cintranaval-Defcarekin sinatu du akordioa Prenavalek
26/04/2011Cintranaval-Defcarekin sinatu du kontratua. Cintranaval-Defcar euskal enpresaren ingeniaritzako produktuak Brasilen esklusiban merkaturatzeko akordioa sinatu du Prenavalek. Akordio horren bitartez, ingeniaritza-saila sustatu nahi da, plan estrategikoaren helburuak (ingeniaritza taldeko oinarrizko euskarri bilakatzea) lortzeko lehen urrats moduan.